
Bioeraikuntza irizpide zorrotzak erabiliz 8 etxebizitzatako eraikin txiki bat eraikitzeko proiektuan parte hartzeko aukera izan dugu Zerainen. Gazte eta helduei zuzendutako etxebizitza eraginkorrak, argitsuak eta osasungarriak izango dira.
Talde lan handia egin behar da hain kalitate handiko materialak erabiliz eraikiko den eraikin hau errentamendu babesturako ohikoak diren merkatu prezioan egin ahal izateko. Eraikina bertako egurrezko entramatu arina erabiliz eraikiko da. Isolatzeko erabilitako materialak kortxoa, egur zuntza eta zelulosa izan dira. Kare mortairuak erabiliko dira eta zimentazioak ez du armatutako hormigoirik izango.
Urbanizazioa ea oinezko bide irisgarria Irtenbide Naturalak erabiliz gauzatu da. Drainatzen duten pabimenduak erabili dira, eta eustormak egiteko bioingeniaritza teknikak erabili dira.










Mundaiz 8-1º 4-4
20012 DONOSTIA
info@oreka.com.es
Tel.: 943 96 73 55
