
Oñatiko Natur Eskolaren birgaitzea bioeraikuntzairizpide zorrotzak erabiliz planteatzeko enkargua jaso genuen. Ia 900 m2tako eraikina, birgaitze osoa behar zuena (instalazio guztiak barne), patologia garrantzitsuak zituena, material naturalak erabiliz egin beharrekoa, eta m2ko aurrekontu mugatuduna… Erronka polita, gustatzen zaigun horietakoa.
Udaletxeko ordezkariekin batera eraikinaren azterketa egin, patologiak eta konpondu beharrekoak identifikatu, ametsak gehitu, helburuak ezarri eta irtenbideak baloratu genituen, mapa antzerako bat sortuz.
Eta azkenean emaitza honako hau izan da: bertako material naturalak lehenetsiz egindako birgaitzea, komun lehor eta fitoarazketaz lagundutako fluxu horizontaldun hezegunea dituena, teilatu biziduna, lastozko SATE bat duena, berokuntza behar oso murritzduna eta honetarako beharrezko energía eghiena inertziazko berogailu eder batekin lortzen duena. Urbanizazioan ere bioeingeniaritza teknikak erabiliz Irtenbide Naturalak lehenetsi ziren, drainatzen duten pabimenduak eta altzari berdeak kasu.
Eraikin aurrean dagoen plaza aukeratua izan zen 2.022ko Asteklimari irekiera emateko










Mundaiz 8-1º 4-4
20012 DONOSTIA
info@oreka.com.es
Tel.: 943 96 73 55
