
Erronka izan zen autoeraikuntzan altxatako bi bizitzako lastozko honen eraikuntza: eraikuntza irizpide oso zorrotzekin diseinatu eta eraikia, eraikuntza xehetasun bereziz betea…
Lurzoruaren ezaugarri mekanikoak inoiz topatu ditugun zailenetakoak izan dira, lur oso biguna eta buztin nahiko gogorra tartekatuz. Azkenean lurzoruaren ezaugarri mekanikoak uniformizatzeko betelan bat planteatu behar izan zen, eta honen gainean hormigoi armatuzko zimentazioa. Hemendik aurrera bioeraikuntza zorrotza: lastoa soleraren azpian isolatzaile modura, lastoa hormatan, teilatu bizia, quincha teknika erabiliz eraikitako barne partiketa, urbanizazioan enborrez egindako eustormak eta drainatzen duten pabimentuak, eta beste hainbat. Eta noski, bertako egurrarekin egindako entramatu pisutxuzko egitura, instalazio elektriko biobateragarria, komun lehorrak eta euri urak batzeko biltegia.







Mundaiz 8-1º 4-4
20012 DONOSTIA
info@oreka.com.es
Tel.: 943 96 73 55
