
Legazpiko udalak Laubideko haurren jolaslekua estali nahi zuen. Herrian beste hainbat jolasleku eguzki-oihalak erabiliz babestu eta gero, udalak irizpide ekologikoak erabili nahi izan zituen garatu zen proposamenean.
Estalki bizi bat proposatzen da eta bertan jasoko diren euri urak SUDS baten bitartez lurrean infiltratuko dira. Gainera, proposamena bioeraikuntza irizpideak erabiliz landu nahi izan da.
Aurreproiektuan bertoko egurra erabiliz eraikitako estalki bat planteatu zen arren, azkenean egitura metalikoa erabili zen estalkiaren egitura eraikitzeko. Estalki hau Legazpiko Udalak egiten dituen parte hartze Foroetan egindako lanen emaitza da, eta estalkia egurrezkoa izan beharrean metalikoa izatearen arrazoia foroetako dinamiken emaitza da. Ez da arrazoi tekniko edo ekonomikorik egon erabaki honen atzean.
Honen arira zera aipatu nahi genuke. Foro hauetan parte hartzeak gaur egun Irtenbide Nanturalekiko eta material naturalekiko (egurra kasu honetan) dauden aurreiritzien konziente egiten lagundu gintuen. Zentzu honetan Parte Hartze foroak oso aberasgarriak izan ziren guretzat. Hauetatik estalki bizia eta SUDS a eraikitzeko mandatua jaso genuen eta Irtenbide Naturalen, bertoko material naturalen, ekonomia zirkularraren, bizitza ziklo osoaren eta abrren inguruan hitz egiteko aukera izan genuen.








Mundaiz 8-1º 4-4
20012 DONOSTIA
info@oreka.com.es
Tel.: 943 96 73 55
