
Sara etxea urte luzez Joxe Migel Barandiaranen bzitokia izan zen, gure irudimenean ditugu etxearen inguruan berari egindako hainbat argazki.
Ohore handia izan da guretzat proiektu honetan parte hartu ahal izatea eta Sara Etxean bisita gidatuak egin ahal izateko egin beharreko egokitze lanak jasotzen dituen proiektua idatzi eta zuzentzea.
Proiektu honen helburua eskeini nahi diren bisita gidatuen ibilbidea irisgarria izateko arrapala zein bideak egitea da, baita komun irisgarri bat eraikitzea ere. Lan guztoi horiek kanpoko lanak dira, urbanizazio lanak alegia.
Lan guztiak bioeraikuntza irizpideak jarraituz egin dira, bertoko materialak lehenetsiz, egurrezko arrapala bat eta komn lehor irisgarri bat eraikiz.
Aipatu beharrekoa iruditzen zaigu aztertu ziren aukera guztietatik eraiki den hau izan dela Sara Etxea etxe museo bihurtzeko ekonomikoki bideragarriena izan dena. Beraz, bioeraikuntzak ez daukala zertan beti aukera garestiagoa izan beharrik azpimarratu nahi genuke berriz.

Mundaiz 8-1º 4-4
20012 DONOSTIA
info@oreka.com.es
Tel.: 943 96 73 55
