
Proiektu luzea, gora beheraduna, guztion partez pazientziaz hartua eta emaitza oso politduna da Mutrikuko hau. Proiektu honetan ere etxejabeen inplikazioa oso handia izan da, barne diseinutik akaberen aukeraketaraino.
Lurzoruaren ezaugarri mekanikoak direla eta kasu honetan zimentazioa losa armatu baten bitartez eraiki behar izan zen. Honen gainean bertoko egurra erabiliz eraikitako entramatu arinarekin egitura altxatu zen, barne partiketa hormak kargan jarriz. Kortxoa, egur zuntza eta zelulosa erabili dira isolamendu bezala, eta margo eta olioak naturalak erabili dira.
Eraikina diseinatzerakoan Geometria naturala eta bioklimatika uztartzen ahalegindu gara. Geobiologiak beraz, garrantzi berezia izan du diseinuan.





Mundaiz 8-1º 4-4
20012 DONOSTIA
info@oreka.com.es
Tel.: 943 96 73 55
